Literatur lehiaketa

Kaixomaitia.euskontaketa erotikoen lehiaketaren oinarriak

 

Kaixomaitia.eus atariak bere xedeen artean du, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea; esaterako, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Sinetsita baitago euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoak direla euskarazko edukiak sortzea eta sarean ere zabaltzea.

Aipatu helburu horiei jarraiki, aurten hirugarren aldiz Kaixomaitia.eus -ek abian jarri nahi du Elkar Argitaletxearekin elkarlanean euskarazko kontaketa erotikoen lehiaketa, ondorengo oinarriekin:

1. Lehiaketan parte hartzeko:

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 18 urte edo gehiagoko herritarrek.

Izen-abizenak, posta elektronikoa eta harremanetarako telefono bat zehaztu beharko ditu parte-hartzaileak.

Parte-hartzaileak ezizen edo izen propioarekin parte hartuko du, baina azken 8 finalisten artean suertatuz gero, izen-abizen errealak erabili ahalko dira sari banaketa eta komunikazio lanetarako.

2. Lanak:

Lanak inprimaki bidez bidali beharko dira, helburu horretarako Kaixomaitia.eus atarian egokitutako web orrialdera.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi dituen beste lan aurkezteko aukera izango du.Kontaketen luzera 10.000 eta 15.000 karaktere artekoa izango da.Idazlanak euskaraz idatziak eta beste inon argitaratu gabeak izango dira.

3. Epeak:

Aurkeztu nahi diren lanak 2022eko abenduaren 31 baino lehen igo beharko dira 2. puntuan aipatutako web orrialdera.

2023ko otsailaren 28rako aukeratuko dira 8 finalistak.

2023ko martxoaren hasieran ospatuko da sari banaketa ekitaldia.

2022eko abenduaren 31ean jasotako lan guztiak Kaixomaitiaren blogean publikatuko dira, CCBYSA lizentziapean. Eta epaimahaiari ere orduan helaraziko zaizkio lanak.

4. Epaimahaia eta irabazlearen hautaketa prozesua:

Epaimahaia, alde batetik, 3 lagunek osatuko dute: Dorleta Kortazar Alkoz, ipuin kontalaria; Antxiñe Mendizabal Aranburu, idazlea eta editorea; Iñigo Arandia Galarraga, Kaixomaitia.euseko kudeatzailea

Hasteko, 3 epaimahaikide hauek 8 finalista aukeratuko dituzte jasotako lan guztien artean. 

Ondoren, 8 lan horiek Kaixomaitia.eus atariko harpidedunen artean baloratuko dira. 

Bukatzeko, balorazio hauei epaimahaikideen azken balorazio bat gehituko zaie, eta orduan zehaztuko dira 3 saridun nagusiak.

5. Balorazio irizpideak: 

Testuen kalitate narratiboa eta literarioa oro har.

Hizkuntzaren erabilera maila, eta bereziki erotismoaren, harreman afektibo eta sexualen kontaketan erakutsitako hiztegi, metafora eta esamoldeen aberastasun eta originaltasuna.

Kontutan hartuko da baita ere, idazlanak genero berdintasunean eta honen errespetuan oinarrituak izatea. Eta heteronormatibitatetik haratagoko harreman afektibo eta sexualen inguruko begirada ireki eta zabala proposatzea.

Kontutan hartu ahal izango da baita ere, idazlan horiek Kaixomaitia.eus–enblogean, nahiz sare sozialetan publikatzean izan dezaketen edo izandako oihartzuna.

6. Sariak:

  • Irabazlea: 1.000€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.
  • 2. Sailkatua: 500€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.
  • 3. Sailkatua: 250€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.
  • 4.-8. Sailkatuak: Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.

Sari ekonomikoa jasotzeko irabazleek agiri bat sinatu beharko dute euren izen abizen eta NAN zenbakiarekin, ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-k ordainketa zuritu ahal izateko.

Lehiaketan jasotako lanek kalitate minimo bat beteko ez balute, antolatzaileen esku dago sariren bat ala guztiak bertan behera uzteko aukera.

7. Jabetza intelektuala eta publikatzeko eskubidea: 

Kaixomaitia.eus atariko jabetza duen ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-k beretzat gordetzen du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanaren jabe den neurrian, lanak erabiltzen, jendaurrean erreproduzitzen eta jakinarazten utziko dio ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-ri, euskarri inprimatuan, interneten edo besteedozein modutan.

Egoki ikusiko balu, ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-k jasotako testu hautatuekin bilduma bat egin eta liburu formatuan, paperean, inprimatzeko eta argitaratzeko eskubidea gordeko du.

Hala egingo balitz, egileei egile-eskubideak ordainduko zaizkie.

8. Datuen babesa:

Parte-hartzaileek emandako datuak lehiaketa bideratzeko erabiliko den ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-ren fitxategi batean sartuko dira. Halaber, ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-k jakinarazten dizu, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera, noiznahi erabili dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, e-postaz, ARANET INTERNET ZERBITZUAK SL-ri, egindako eskaera adieraziz harremana@kaixomaitia.eus -ra, eskaera hau beti ere, lehiaketan parte hartzeko erabili den helbide elektroniko berberetik  egin beharko da.

9. Oinarriak onartzea

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.