Workshop honetan, 12 pertsona (30-40 bitarteko 6 gizon eta 6 emakumezko) bilduko dira eta, kozinatzen ikasi, ondo pasa, eta pertsona berriak ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, errezeta erraz eta berritzaileak landuko ditugu, ondokoa eta parekoa ezagutzeko joku-dinamikak, eta edari dastaketak egiteko aukera izango dugu.

[3 ordu]

Zer egingo dugu tailer honetan?

Besteak ezagutzeko joku-dinamikak. Helburua hori baita, besteak ezagutzea. Speedating gastronomikoa, ondokoa ezagutzeko jokuak, eta errezetak egiten ditugun bitartean besteak hobeto ezagutzeko aukera ere.

Errezeta berriak egiten ikasi. Taldean eta binaka!

  • Sushi. Askotan eskatu eta jaten duzu, baina oraindik ez dakizu nola prestatu?
  • ​Honey Chicken Wings. Saltsa asko dituen errezetarekin hasiko gara: oilasko hegalak eta eztia batuko ditugu!
  • Spring Rolls. Ze demontre! Neguan egon arren, udaberri-biribilki bat dastatzeko eskubidea izango dugu, ezta?

 Dastaketak

  • Vermouth artisauak. Martinitik haratago bizitza dagoela ondo dakigu Pantorin. Hemen, guri gehien gustatzen zaizkigun Vermouthak dastatzeko aukera izango duzu.
  • Garagardo artisauak. IPA, Pale Ale, eta Pilsner bat dastatzeko aukera izango dugu. Desberdintzeko gaitasuna izango al duzu?

Zer eskeintzen dugu?

  • Dinamizatzaile bat

  • Mantala, egindakoa jan/eraman eta errezeta liburu bat

Otsailak 26, Ostirala

19:00 | 3 ordu

The Loaf Behealdean

EKINTZEN ZERRENDARA ITZULI
12 plaza guztira
3 aurre eskaera

Sukaldaritza tailerra: Sushi, udaberri-biribilkiak... eta Kaixomaitiaren saltsarik hoberena! Bazatoz?

  • Zurriola Hiribidea, 18, Donostia, Gipuzkoa
  • 2016 Otsaila 26, 19:00 tan
  • 35 € Pertsonako

Partekatu