2019ko abendurako, ostegunarekin, antolatu dugu elkarlanean, Pandora taberna, Donostiako Bagera elkartea, Kijera gaztetxeko, Añorgako eta Donostiako bertso eskolen eta kaixomaitia.eus en artean lehen bertso saio erotiko festiboa.

Arratsaldeko 20.00tan hasiko da bertso saioa eta sexua, bikote harremanak eta hauekin erlazionatutakoak izango dira bertsogai Donostiako Gros auzoko Pandora Tabernan

Gainera, gai jartzaileari gaiak proposatzeko aukera ere izango da (Gaijartzaileen esku azken hitza) antolatzaileek prestatu duten honako formularioan https://labur.eus/bertsopandora

Ederki proposatu dizkigu, adibide gisa, Ane Arbillaga Etxarrik 4 gai osteguneko saiorako bideo honetan

Animatu eta azaldu zaitez Pandora tabernara ostegun honetan!

 

EKINTZEN ZERRENDARA ITZULI
0 aurre eskaera

Donostiako Pandora taberna Bertso Saio Erotiko Festiboa

  • Pandora Taberna Txofre Kalea, 2, 20001 Donostia, Gipuzkoa, Donostia, Gipuzkoa
  • 2019 Abendua 19, 20:00 tan
  • 0 € DOAN

IZENA EMAN

Partekatu