Guztira 2 ordu inguruko ibilbidea da, zailtasun gutxikoa, pausuren batean laguntza beharrez gero izango da nork lagundu, baina oro-har nahiko bide xamurra da. 

Zurriolako Groseko Indarra Surf eskola parean geratuko gara ikus hemen https://goo.gl/jiQwUN goizeko 10:00tan eta 10:15tan abiatuko gara Pasaiaruntz.

Behin Pasaiara iritsita, Albaolako Itsas Faktorian amaituko dugu txangoa eta nahi duena Albaolan bertan gera daiteke museoa ikusten,benetan gomendagarria dena edota bidea jarraitu dezake errepidez edota autobusez Donostiara.

Ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da Abenduaren 29a baino lehen izena ematea.

EKINTZEN ZERRENDARA ITZULI
12 plaza guztira
0 aurre eskaera

Urtea amaitzear dela eta Eguberrietako tripa betekaden ondorioak xamurtzeko asmoz, Donostiatik Pasaiarako mendi buelta antolatu dugu kostatik barrena.

  • Zurriola Pasealekua 45, Donostia, Gipuzkoa
  • 2017 Abendua 30 , 10:00 tan
  • 0 € DOAN

Partekatu