IRAKASLEA

Olatz Berastegi, Soziologoa,sexologoa eta Gestalt Terapeuta (Harremanak elkarteko kidea eta hezkuntza alorreko koordinatzailea)

DESKRIBAPENA

Aurten osatu dugun "Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketan" harremanei buruzko datu ugari bildu ditugu eta hauek izan dira ondorioetako batzuk: 

  • Euskaldunon %58 ak du egun harreman itxia eta hauen artean %10ak ez du uste bikote berarekin egongo denik 5 urte barru
  • Bikote itxian daudenen %17 ez dago maitemindua eta euren zoriontasun maila erdipurdikoa edo baxua da.
  • Egun bikotekidea dutenen %70 5 urtez edo gahiago dago bikote harremanean.
  • Galdetutakion %42 izan zaio desleiala bere egungo edo aurreko bikotekideari, %14 egungo harremanean eta 10 urtetik gorako harremanetan %25.
  • %51ak izango luke harremanik bikotekidea ez den beste batekin bikotean adostu ezkero eta %40a izango litzateke desleiala bikotekideak jakingo ez lukeen bermearekin; emakumezkoen %30 eta gizonezkoen %48.

2 orduko ikastaro honetan bikote harremanak eta komunikazioa izango dugu hizpide: 

Zoriontsuak gara gure bikote harremanetan? Zeintzuk dira harremanak zapuztera eramaten dituzten arrazoi nagusiak? 

Harremanari eutsi behar diogu ezinbestean, konpontzen saiatu ala joaten utzi? Zer eragin du komunikazioak harremanetan? Zergaitik ez dugu komunikatzen?

OHARRAK

Kaixomaitiako erabiltzaileek izango dute hasera batean parte hartzeko lehenespena, baina kaixomaitia.eus etik kanpoko jendeak parte hartu ahal izango du.

Edateko eta jatekorik egongo da, xume ;)

Irudia CC0_Skedonk

EKINTZEN ZERRENDARA ITZULI
0 aurre eskaera

https://www.flickr.com/photos/skedonk/Zoriontsuak gara gure bikote harremanetan? Zeintzuk dira harremanak zapuztera eramaten dituzten arrazoi nagusiak? 

  • Garoa Kultur laborategia Zabaleta Kalea 34, Donostia, Gipuzkoa
  • 2016 Azaroa 05, 10:00 tan
  • 20 € Pertsonako

Partekatu