IRAKASLEA

Olatz Berastegi, Soziologoa,sexologoa eta Gestalt Terapeuta (Harremanak elkarteko kidea eta hezkuntza alorreko koordinatzailea)

DESKRIBAPENA

Aurten osatu dugun "Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketan" harremanei buruzko datu ugari bildu ditugu eta hauek izan dira ondorioetako batzuk: 

  • Bikote harremana da harremantzeko modu nagusia eta desiratua, %7ak soilik ez luke nahi bikotekiderik izan, baina indarra hartzen du harreman irekiaren kontzeptuak, %25ak ggb nahiko luke harreman mota gisa
  • Adinean gora egin ahala, zoriontasun maila afektiboa eta sexualak behera egiten dute, 4.45/10, 53-57 adintarte bitarte.
  • Desleialtasunari dagokionez, honen aurrean, harremana bertan behera utziko lukete %37ak, baina %65ak bere bikotekidea ez den beste batzuengan badu desio sexualik maiztasunez.
  • Galdetutakion %42 izan zaio desleiala bere egungo edo aurreko bikotekideari, %14 egungo harremanean eta 10 urtetik gorako harremanetan %25.
  • %51ak izango luke harremanik bikotekidea ez den beste batekin bikotean adostu ezkero eta %40a izango litzateke desleiala bikotekideak jakingo ez lukeen bermearekin; emakumezkoen %30 eta gizonezkoen %48.

2 orduko ikastaro honetan harreman irekiak izango ditugu hausnarketarako gai: Zer dira? Guretzat aukera egokia da? Nola kudeatu daiteke hau? Emozioekin, zeloekin, zer egin? Botere harremanak: nork erabakitzen du harremana irekitzea? Aukera librea da? Ausartzen al gara hau proposatzea?

OHARRAK

Kaixomaitiako erabiltzaileek izango dute hasera batean parte hartzeko lehenespena, baina kaixomaitia.eus etik kanpoko jendeak parte hartu ahal izango du.

Irudia CC0_Cookie.Wookie.Jar

EKINTZEN ZERRENDARA ITZULI
4 aurre eskaera

2 orduko ikastaro honetan harreman irekiak izango ditugu hausnarketarako gai: Zer dira? Guretzat aukera egokia da? Nola kudeatu daiteke hau? Emozioekin, zeloekin, zer egin?Aukera librea da? Ausartzen al gara hau proposatzea?

  • Garoa Kultur laborategia Zabaleta Kalea 34, Donostia, Gipuzkoa
  • 2016 Urria 29, 10:00 tan
  • 0 € Sarrera Doan

Partekatu