Datuen erabilpen poltika

Kaixomaitia.eus Datuen Babeserako Lege Organikoa (15/1999 LOPD) betetzera derrigortua dago eta bertan azaltzen diren neurriak hartu ditu, lege honetan azaltzen den segurtasun mailen sailkapenaren neurri altuena betetzeko.

Kaixomaitia.eus-ek Harpidedunari jakinarazten dio, berarengandik jasotako datu pertsonalak, fitxategi automatizatu batetara gehituak izango direla, fitxategi hauen titulartasuna Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-rena delarik.

Jasotako datu pertsonalak, Kaixomaitia.eus webguneak eskaintzen duten zerbitzuaren funtzionamendu, mantenu eta kudeaketa bermatzeko erabiliko dira.

Bestalde, batzutan zurekin zuzenean harremanetan jartzeko, email bidezko jakinarazpenak egiten ditugu, email hauek "Mailchimp" online bidezko zerbitzua erabiliz egiten dugu. Zure emaila RGPD araudiarekin bat egiten duen "Campaign Monitor" enpresaren zerbitzari seguruekin partekatzen direla jakinarazten dizugu.

Zure eta kaixomaitia.eus en arteko harreman komertziala amaitzen denean, zerorrek eman ahal izango duzu baja zerbitzuan, guri horretarako eskatu beharrik gabe (noski, emailez edo beste bitarteko baten bidez eskatuta ere arazorik gabe ematen dugu zerbitzuaren baja. Behin baja ematean, zure datu pertsonalak (email, argazki, mezuak, deskribapenak etab..) ezabatuak izango dira zerbitzari nagusitik momentuan bertan (ez dira gehiago online ikusgai egongo)  eta segurtasun kopietatik 21 eguneko epean. 

Kaixomaitia.eus, Datu Babesaren Legearen arabera, derrigortua dago gunean sartzen den erabiltzaile ororen IP helbidea erregistratu eta gordetzea, zenbait kasutan erabiltzaileak hala baimentzen duenean, norberaren geolokalizazio datuak ere gordeko dira.

Aranet Internet Zerbitzuak s.l., kaixomaitia.eus gunearen jabe eta kudeatzaile den heinean, harpidedunen datuekiko isiltasun profesionala beteko du eta bertako langile oro ere horretara derrigortua egongo da.

15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak nolanahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atarian aipatutako helbidean, idatziz eta posta arruntaren bidez.