Baldintza Orokorrak

  1. HITZAURREA
  2. Definizioak
  3. Sarrera eta Harpidetza
  4. Erabiltzaile eta Harpidedunen Betebeharrak
  5. Erantzunkizuna eta Bermea
  6. Erantzunkizunaren Mugaketa
  7. Salneurria eta Ordainketa
  8. Zerbitzuaren eta Baldintza Orokorren Aldaketa
  9. Hitzarmenaren Deuseztatzea
  10. Datuen Babesa, Datuen erabilera politika eta Cookien politika
  11. Jabetza Intelektuala
  12. Lege Ezargarria

HITZAURREA

Kaixomaitia pertsonen arteko harremanetarako euskarazko interneteko gunea da, zerbitzua.Zerbitzu hau Kaixomaitia.eus webgunearen bidez ematen da. Zerbitzuez gozatu ahal izateko, ordaineko harpideduna izan behar da. Gainera zirrimirri zerbitzua erabiltzeko argazki irekia igo behar duzu zure soslaira. Ordaineko harpidetzaz gain, ba da Facebook edo Twitter kontuen bidez, kaixomaitiaren edukiak partekatuta doako zerbitzu batzuk jasotzeko aukera mugatua.Harpidedun egiteak harpidetza orria / formularioa eskatzen den eran betetzea eta hemen azaltzen diren baldintza orokorrak onartzea suposatzen du. Gainera, beti ere, harpidetu ahal izateko adin nagusia izan beharko da, hots, 18 urte beteak.Kaixomaitia.eus-eko erabiltzaile orok, baldintza orokor hauek onartu beharko ditu, Aranet Internet Zerbitzuak s.l. eta kaixomaitia.eus-eko erabiltzaile eta harpidedunen arteko hitzarmen loteslea delarik.Kaixomaitia.eus Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k eskeintzen duen zerbitzua da.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k du Kaixomaitia.eus® -en eta bertan azaltzen diren elementu guztien jabetza intelektuala eta web zerbitzu hori kudeatzeko ardura.Aranet Internet Zerbitzuak s.l. Egoitza Soziala: Martin Ugalde Kultur Parkea20.140 Andoain (Gipuzkoa) I.F.Z: B-20881694Erregistro Datuak: Gipuzkoako Merkataritza Errolda,  2177 Tomoa, 0 Liburua, 156 Folioa, SS-25749 Orria

Definizioak

Erabiltzailea:Kaixomaitia.eus-en zerbitzuak erabiltzen duen oro, harpidedun izan edo ez. Erabiltzaileak baldintza orokor hauek onartzen ditu webgunean sartzen den momentutik.

Harpideduna:Kaixomaitia.eus-en harpidetza orria / formularioa bete eta baldintza orokor hauek onartzen dituen oro izango da. Harpidetza orria Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileek onartu edo ez.

Soslaia:Harpidedunak kaixomaitia.eus en duen informazio bilduma da, publiko nahiz pribatua. Nagusiki, Soslaiaren Argazki Nagusia, Soslaiaren albumeko argazkiak eta deskribapenak, zaletasun eta bestelako testuek osatzen dute. Informazioaren parte bat pribatua izango da, Kaixomaitia.eus zerbitzuaren kudeaketarako beharrezkoa dena eta ez da inoiz publiko egingo, izan soslaia bera publikoa edo pribatua

Soslaia Publikoa:Harpidedunaren Soslaiaren informazioa erabiltzaile eta harpidedun orori irekia egongo da. Soslaiaren argazki albuma bera eta bertako argazkiak, halaber, aukeran egin daitezke publiko, ireki edo pribatu, soslaia publikoa bada ere.

Soslaia Pribatua: Harpidedunaren Soslaiaren informazioa harpidedunek soilik  ikusi ahal izango dute. Soslaiaren albuma bera eta argazkiak, aukeran ireki edo pribatu egin daitezke.

Soslaiaren Argazki Nagusia: Harpidedunak ezarritako norberaren argazkia da, besteak beste harpidetzaren ordainketa kopurua baldintzatzen duena. Irekia edo Pribatua izan daiteke eta soslaia publikotasun edo pribatutasunaren arabera ikusi ahal izango dute erabiltzaileek edo/eta harpidedunek. Soslaiaren Argazki Nagusia jartzea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria, besteak beste, bilaketa emaitzetan aurrerago azalduko baita argazkia.

Argazki Irekia:Harpidedunak ezarritako norberaren argazkia da, bai soslaiaren Argazkia nagusia edo eta albumeko argazkiak. Kaixomaitiako harpidedun orok ikusi ahal izango du. Soslaiaren publikotasun edo pribatutasunaren arabera ikusi ahal izango dute erabiltzaileek edo/eta harpidedunek Kaixomaitia.eus-en ezarritako argazki publikoak soslaiaren argazki nagusia harpidedunarenak behar dute izan eta bere aurpegia nabarmenki eta ezagutzeko moduan ikusgai egongo da lehen planoan.

Argazki Pribatua: Erabiltzailaren soslaieko argazki da lausotua egongo dena dena. Harpidedunak ezarritako norberaren argazkia da eta kaixomaitiako harpidedun orok ikusi ahal izango du modu lausotuan. Argazki originala ikusteko, argazkia ikusi nahi duen harpidedunak eskatu egin beharko dio argazkiaren harpidedun jabeari ikusgai jar diezaion. Argazkiaren harpidedun jabeak erabakiko du eskatzaileari argazkia erakutsi nahi dion edo ez. Argazkia erakustean, ez zaio publiko orokorrari zabalduko, baimena eman zaion harpidedunari edo harpidedunei soilik, baizik.

 Argazkia:Soslaiaren  Argazki Nagusia ez den harpidedunaren beste edozein argazki. Argazki hauek Argazki bilduman daude ikusgai. Argazki hauetan ezinbestekoa izango da harpideduna bera azaltzea. Argazkietan beste pertsonarik azalduz gero, harpidedunaren erantzukizuna izango da bera ez den persona horren baimena izatea argazkia Kaixomaitia.eus webgunean zintzilikatzeko, bai eta argazkia jartzearen arduradun bakarra ere.

Baieztapen Prozesua:Harpidetza orria bete eta kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileek orri hori ikuskatu eta hala badagokio onartu bitarteko epea da. Onartua izan ondoren, erabiltzaileak perfilean eginiko zenbait aldaketek baieztapen prozesu bera jarraitu beharko dute ere; orokorrean, 24-48 orduko epea da hau. Testu libreko aldaketak egitean, bai eta argazki berriak igotzean ematen da hau.Zerbitzua:Kaixomaitia.eus webgunearen bidez eskaintzen den zerbitzua da.Gunea:https://www.kaixomaitia.eus url-ari dagokion web gunea da.

Sarrera eta Harpidetza

Kaixomaitia.eus webgunean sartu ahal izateko tresneria eta gastuak harpidedunak ordainduko ditu.Erabiltzaile edo / eta Harpidedunak 18 urteak beteak izan beharko ditu eta bere jatorriko herrialdean adin nagusia izan. Kaixomaitia.eus-eko nahiz erabiltzaile edo harpidedun izateak baldintza orokor hauek onartzea suposatzen du.Harpidedunak harpidetza orriko derrigorrezkoak diren atal guztiak bete beharko ditu eta hauek denboran eguneratuak mantendu beharko ditu, “Nire Soslaia” izeneko atalean.Harpidetza orrian idatzitakoa zuzena eta egiazkoa dela ziurtatzen du harpidedunak.Harpidedunak Kaixomaitia.eus-en dituen sarbide eta pasahitz gakoak pertsonalak eta besterenezinak dira eta kontu izango du hauek ez galtzen edo / eta hirugarrenei ez jakinarazten. Harpidedunak du hauekiko erantzukizun bakarra. Sarbidea edo / eta pasahitza ahaztuz gero, harpidetza orrian azaldutako posta elektronikoan berriak lortzeko aukera izango du, bai eta webguneko sarbide atalean ere.Harpidedunak bere sarbidea eta pasahitza hirugarren pertsona batek erabiltzen dituenaren susmoa badu, Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileei jakineraziko dio segidan.Harpidedunak soilik berari buruzko informazioa idatzi edo jarri (argazkiak eta beste) ahal izango du bere soslaiean, ez beste edonorena. Harpidedunaren erantzukizuna izango da bera ez den persona horren baimena izatea argazkia Kaixomaitia.eus webgunean zintzilikatzeko, bai eta argazkia jartzearen arduradun bakarra ere.Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileek susmoa badute harpidedunak igotako edozein argazki ez dela originala edo / eta bertan azaltzen den persona ez dela bera, aukera izango dute harpidedunari azalpenak eskatzeko.Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileek edozein harpidetza eskari ukatzeko edo / eta bertan idatzia azaltzen dena partzialki edo osoki ezabatzeko eskubidea izango dute.

Erabiltzaile eta Harpidedunen Betebeharrak

Erabiltzaile eta Harpidedunak bere soslaian idatzi eta ipinitako argazkiak, berari dagozkionak eta egiazkoak direla egiaztatzen du eta hauek eguneratuak mantenduko ditu. Idatzitakoa euskara hutsean izango da. Soslaiaren Argazkiak, Irekiak nahiz Pribatuak, onargarriak izateko,  norberaren aurpegia garbi erakutsi beharko dute, ezagungarria den era batean eta Kaixomaitia.eus-en zerbitzuaren xedea betetzera lagunduko dutena. Kaixomaitia.eus-ek bere gain hartzen du bidalitako argazkiak onestu edo ukatzeko eskubidea, bai eta hauek harpidedunaren soslaiatik ezabatzeko eskubidea edota argazkiak editatzeko eskubidea ere, hau bereziki egingo da argazkiaren kalitatea eta edukia bermatzeko (errotatu, moztu, handitu etab..)Erabiltzaile eta Harpidedunek ez dute Soslaiean berarekin zuzenean harremanetan jartzea ahalbidetuko luketen datu pertsonal edo eta informaziorik ezarriko (adb. e-posta, telefono zenbaki, Facebookeko kontu, Twitterreko helbide edo beste sare sozialetako kontu edo helbide, etab.)Harpidedunek indarreko legea bete eta hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuko ditu.Harpidedunek ez dute ordena publiko eta legediaren aurkakoak diren edukinak, argazkiak edo eta adierazpenak argitaratuko, bereziki, iraingarriak, difamatzaileak, bortitzak edo bortizkeria bultzatu, arrazista edo / eta xenofoboak eta, orokorrean, zerbitzuaren xedearen aurkakoak suertatu daitezkenak.Harpidedun edo eta erabiltzaileak ez du Kaixomaitia.eus helburu komertzial edo ez pribatuetarako erabiliko.Erabiltzaile eta Harpidedunek ez diote hirugarren bati Kaixomaitia.eus-eko beste Erabiltzaile edo Harpidedun bati buruzko informazio konfidentzialik (e-posta, telefono zenbaki, helbide etab.) emango edo eta jakinaraziko.Erabiltzaile eta Harpidedunek ez dute Gunearen edo eta beste erabiltzaileen ekipo informatikoen nahiz bestelako gailuen funtziondu egokia oztopatu, baldintzatu edo eta nahastu dezaketen edukinik zabalduko, adibidez, baina ez soilik, birus informatikoen edo eta e-posta masiboen (spam) bidez.

Erantzunkizuna eta Bermea

Edukiarekiko    Kaixomaitia.eus-ek ez du bermatzen bertako erabiltzaileek dituzten zerbitzuarekiko itxaropenak beteko direnik.Internet sarearen izaera dela eta, Kaixomaitia.eus-ek ezin du bermatu erabiltzaile edo eta harpidedun orok jartzen duen berari buruzko informazioa egiazkoa denik. Harpidedun bakoitza da kaixomaitia.eus gunean ezarritako informazioaren erantzule bakarra eta horrek dituen ondorioen erantzule, eta Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k ez du Kaixomaitia.eus edo erabiltzaile edo harpidedunek zabaldutako informazioaren inguruan inongo erantzukizunik. Hala ere, Kaixomaitiako kudeatzaileek kontu izango dute susmagarri zaien edonolako informazio ez argitaratzen.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k ezin du bermatu Harpidedunek ezarritako informazio, edukin edo eta aukeratutako zerbitzuak, ezbeharrez, giza akats edo eta akats teknikoak medio, Hapidedunak nahi edo aukeratu bezala argitaratuko direnik. Horrelakorik gertatuko balitz, Harpidedun edo / eta Erabiltzaileak Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileei arazoa konpontzeko eskatu eta aukera emango dio, Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-ren aurkako legezko neurririk hartuko ez duelarik.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k ez da Kaixomaitia.eus webguneko erabiltzaileen arteko topaketen ondorioz eman daitezkeen arazo edo / eta ondorioen erantzule izango. Hori dela eta, kaixomaitia.eus-eko harpidedunei edo / eta erabiltzaileei topaketen aurretik beharrezko zaizkien segurtasun neurriak hartzea gomendatzen die, hauetako batzuk webgunean bertan adieraziak daudelarik.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k ezin du bermatu Gunean 3. pertsona edo enpresek izan ditzaketen hiperesteka edo banner-en erabilgarritasuna eta ez da erantzule izango hauen edukiez edo eta erabilgarritasunaz.ErabilgarritasunarekikoErabiltzaile eta harpidedunek kaixomaitia.eus gunea erabiltzeko beharrezko diren tresneria eta aplikazioak eduki beharko dituzte, baita beharrezkoak diren jakintza eta abilezia ere.Orokorrean, Gunea IE6 edo berantiarragoa den nabigatzailerako prestatua dago eta JavaScript funtzioak, Cookiak eta pop-up lehiaskak erabil ditzake, hori dela eta, funtzio horiek erabilgarri egon beharko dira.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k ezin du bermatu Kaixomaitia.eus gunea momentuoro behar bezala funtzionatuko duenik edo / eta erabilgarri egongo denik, bereziki eguneratze, hobetze edo bestelako mantentze lanak ematen diren bitartean, lan hauek Guneko kudeatzaileek beharrezko ikusten dituztenean emango direlarik.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k ez du bermatzen Kaixomaitia zerbitzuen eta Baieztapen Prozesuko epea beti 24-48 ordu bitartekoa izango denik, kasuak kasu, epe hau luza daitekeelarik.

Erantzukizunaren Mugaketa

Edozein kasutan, Aranet Internet Zerbitzuak s.l. Kaixomaitia.eus-en erabiltzaileari sortutako arazoen errudun balitz, honen erantzukizuna, erabiltzaileak ordainduriko diru kopurura mugatuko da soilik eta erabiltzailea, nahiz harpidedunak, ez dio beste inolako eskaera ekonomiko edo bestelako eskaerarik egingo Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-ri.

Salneurria eta Ordainketa

  1. Doako probaldia

    Hala badagokio, puntualki edo iraunkorki Kaixomaitia.eus-ek doako probaldia eskeiniko du. Horretarako doako harpidedunak Solsaiako Argazki Nagusia  Irekia edo pribatua ezarri beharko du, Argazki hau, harpidetuta dagoen edonork ikusi ahal izango du. Era berean, soslaiaren publikotasunaren arabera argazkia hau publikoki azalduko da izena eman beharrik gabe publikoki ikus ahal izango delarik. Doako epealdi hau hasera batean astebetez luzatuko da eta hau amaitzean harpidedunak ordaineko harpidetza osatu beharko du. Soslaieko argazki nagusia jarri gabe egun bateko probaldiaz gozatzeko aukera izango da. Kaixomaitia.eus ek beharrezkak diten neurriak hartuko ditu doako probaldietan iruzurrik egon ez dadin.

  2. Ordaineko Harpidetza

    Kaixomaitia.eus eko zerbitzuez gozatzeko ordaineko harpidetza izan behar da orohar. Harpidetza hau egun 25€ koa da hilean eta ez da automatikoki berrituko, erabiltzaileak egingo du ordainketa nahi duen aldiro behin lñehen ordainpeko hilabetea pasa ondoren. Ordainketak banku txartel bidez egingo dira horretarako kanpoko ordainketa sistema erabiltzen delarik (TPV / Servired) Kaixomaitia.eus eko ordaineko harpidedunek zerbitzu guztiez gozatu ahal izango dute, ordainekoak diren “kaixomaitia ekintzak” salbuetsita, hauek . Halaber, zirrimirri zerbitzuaz gozatzeko argazki irekia izan beharko du harpidedunak, zerbitzu hau argazkien balorazioan oinarritzen da eta. 

  3. Facebook edo Twitter connect bidezko harpidetzak

    Facebook edo Twitter bidez izena emandakoek, kaixomaitia.eus ek proposatutako edukiak sare sozial hauetan partekatzearen truke zerbitzuak jaso ahal izango ditu era mugatu batean. Halaber, kaixomaitia.eus eko kudeatzaileek bere gain hartuko dute harpidetza mota hau eteteko eskubidea, bereziki baina ez soilik, harpidedunak ez badu luzaroan edukiak partekatzearen aukera baliatzen. Kaixomaitia.eus ek ez du inoiz harpidedunaren sare sozialetan ezer publikatuko harpidedunaren onespenik gabe.

Zerbitzuaren eta Baldintza Orokorren Aldaketa

Guneko Baldintza Orokor aplikagarriak, erabiltzailea sartzen den momentuan gunean publikatuak dauden baldintza orokorrak izango dira.Kaixomaitia.eus-ek bere gain hartzen ditu gunearen baldintza orokorrak, salneurriak, erabilera, zerbitzuak edo / eta ordainketa mota eta abar edonoiz aldatzeko eskubidea. Baldintza Orokorren aldaketari dagokionez, gunea eta erabiltzailearen arteko kontratua den heinean, hauek publikatu eta 15 egunetara izango dute baliogarritasuna publikatu aurreko harpidedunei dagokienez, harpidedun berriengan baliogarritasuna berehalakoa izango delarik. Hori dela eta, 15 eguneko epean, baldintza orokor berriekin ados ez legokeen harpidedunak zerbitzuari baja eman ahal izango dio idatziz, aurrez adierazitako helbidera, ordaindutakoari uko eginez. 15 egunak bete ondoren, baldintza orokor berriek aurreko baldintza orokorrak baliogabetu eta ordezkatuko dituzte.

Hitzarmenaren Deuseztatzea

Kaixomaitia.eus-eko harpidedunek edonoiz eten ahal izango dute Kaixomaitia.eus-ekin hitzartua duten kontratu hau, inongo arrazoirik eman beharrik gabe, horrek harpidedunak ordaindutakoari uko egitea suposatzen duelarik eta, noski, Kaixomaitia zerbitzuen etetea.Era berean, Kaixomaitia.eus-ek ere, bere gain hartzen du harpidedunarekiko duen kontratua edonoiz eteteko eskubidea, horretarako arrazoirik eman behar izango ez duelarik, bereziki baina ez soilik, harpidedunak baldintza orokor hauen puntuetako bat edo gehiago betetzen ez badu, harpidedunak ordaindutakoari uko egingo diolarik.

 Datuen Babesa, datuen erabilera politika eta cookien politika

Kaixomaitia.eus Datuen Babeserako Lege Organikoa (15/1999 LOPD) betetzea derrigortua dago eta bertan azaltzen diren neurriak hartu ditu, lege honetan azaltzen den segurtasun mailen sailkapenaren maila altuena betetzeko. Hala ere, erabiltzailearen erantzukizuna izango da bere datu pertsonalak hirugarrenei jakinarazten badie, perfilean idatzitakoaren bidez edo / eta Kaixomaitia.eus gunetik kanpo izandako harremanen bidez. Bereziki, pasahitz eta sarbide gakoak sekretupean mantentzea harpidedunaren erantzukizuna izango da, bai eta hauek hirugarrenei jakinaraztearen ondorioak ere.Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k  Harpidedunari jakinarazten dio, berarengandik Kaixomaitia.eus webgunea, nahiz kaixomaitia.eus, kaixomaitia.com edo aranet.biz domeinupeko edozein posta elektroniko bidez jasotako datu pertsonalak, fitxategi automatizatu batetara gehituak izango direla, fitxategi hauen titulartasuna Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-rena delarik.Jasotako datu pertsonalak, Guneak eskaintzen duen zerbitzuaren funtziondu, mantenu eta kudeaketa bermatzeko erabiliko dira.Kaixomaitia.eus, Datu Babesaren Legearen arabera, derrigortua dago gunean sartzen den erabiltzaile ororen IP helbidea erregistratu eta gordetzera.Aranet Internet Zerbitzuak s.l., Kaixomaitia.eus gunearen eta Kaixomaitia aplikazioaren  jabe eta kudeatzaile den heinean, harpidedunen datuekiko isiltasun profesionala beteko du eta bertako langile oro ere horretara derrigortua egongo da.15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak nolanahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atarian aipatutako helbidean, idatziz eta posta arruntaren bidez.

Era berean, baldintza orokorrak onartzearekin bat, kaixomaitia.eus-en datuen erabilera politika eta cookien politika onartzen dituzu.

Jabetza Intelektuala

Erabiltzaileak Kaixomaitia.eus guneko, nahiz Kaixomaitia aplikazioko edukin guztia eta zerbitzua, bertako antolaketa, gai, egitura, zerbitzuak, diseinua, datu basearen egitura, marka, logo, grafiko, marrazki, animazio, doinu, argazki, slogan etab., Jabetza Intelektual eskubideak babesten dituela onartzen du. Aranet Internet Zerbitzuak s.l-ak edo jabetza dagokion hirugarren batek espreski honetarako baimena eman ezean, erabiltzaileak ezin izango du Kaixomaitia.eus gune osoko, nahiz Kaixomaitia aplikazioko edozein edukin edo / eta jabetza intelektualak babesten duen edozein eskubide bikoiztu, eraldatu, zatikatu, zabaldu, alokatu edo eta publiko egin.Harpidedunak berak gunean idatzitako datuak edo / eta gunean ezarritako argazkiak berari dagozkionak direla ziurtatzen du beharrezkoak diren eskubide guztiak - baina ez jabetza - ematen dizkio Aranet Internet Zerbitzuak s.l-ri, Kaixomaitia zerbitzu guztietan, osoki edo partzialki, bai eta eraldatuta ere erabiltzeko.

Era berean, honekin batera, jarraian deskribatzen den kaixomatitiak sortutako eduki propioen –bereziki blogeko ataleko edukiak - gaineko lizentzia eta eskubideen politika betetzen denean aipatutako baimen espresa ematen dugu.

Lizentzia eta eskubideen gaineko politika

2015eko Abenduaren 10 etik  aurrerako kaixomaitia.eus-eko  testuak lizentzia honekin daude babestuak: Creative Commons Aitortu-Partekatu, cc-by-sa. Iritzigileek, erantzunetan mezua lagatzen dutenek, argazkiak igotzen dituztenek... edozer bidaltzen dutela ere, lizentzia hau esleitzen diotela onartu behar dute.

Hala ere, kaixomaitia.eus-eko erabiltzaile harpidedunek webgunera igotzen dituzten edukiak, nagusiki, baina ez soilik, soslaieko argazki nagusia eta bildumako argazkiak, salbuetsita daude kaixomaitia.eus-eko CCBYSA lizentziapetik. Ulertzen dugu, edukiok erabiltzailearen jabetzakoak direla, eurak sortuak diren heinean eta hala aitortzen dute izena ematearekin batera Kaixomaitia.eus-en baldintza orokorrak onartuaz. Era berean, lehen aipatu bezala, harpidedunak berak gunean idatzitako datuak edo / eta gunean ezarritako argazkiak berari dagozkionak direla ziurtatzen du beharrezkoak diren eskubide guztiak - baina ez jabetza - ematen dizkio Aranet Internet Zerbitzuak s.l-ri, Kaixomaitia zerbitzu guztietan, osoki edo partzialki, bai eta eraldatuta ere erabiltzeko.

Creative Commons Aitortu-Partekatu

CC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa testuei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia.

Funtsean honek zera esan nahi du: edonork erabil ditzake hemen agertzen diren testuak. Eskubidea duzu

 • Hemengo testuak norberak nahi duen tokian berrargitaratzeko.  

 • Testuen kopiak egiteko. 

 • Testuotan oinarritutako lan eratorriak egiteko, erabilpen komertzialak barne (liburu batean bildumaren bat egiteko, adibidez).   

 • Testuak, argazkiak, bideoak... erabiltzeko euskarazko Wikipedian artikuluak dokumentatzeko, hemen deskribatutako prozesua bururaino iristen denean.

Baina eskubide horiekin batera, betebeharrak daude:   

•  Egiletza aitortu behar duzu. Artikuluaren sinatzaileari zor zaio egiletza hori eta baita Kaixomaitia.eus-i ere.    

•  Baldintza berean banatu behar duzu lan eratorria edo egiten duzun kopia edo dena delakoa.

Egiletza aitortu eta lizentziaren baldintzekin zuzen jokatzeko modu zuzen bat izan daiteke erabiltzaile izena aipatzea, jatorrizko webgunea - kaixomaitia.eus - ,  lizentziaren aipu eta lotura eskaintzea.

Adibidez, paperean inprimatzen bada, honela:

© Nagore Vega | Kaixomaitia.eus  cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eukaixomaitia.eus-etik hartua: https://www.kaixomaitia.eus

Interneten bada, estekak eginda URL horiekin:© cc-by-sa  Maddi Txintxurreta | Kaixomaitia.eus : Creative Commons Aitortu-Partekatu. Hemendik hartua: http://blog.kaixomaitia.eus/2017/04/25/monogamia-eta-polimaitasunaren-arteko-naufragioa/ 

Aitortza eta eskubideak artikulugileei zor zaizkiela uste dugu, baina kaixomaitia.eus-eko  jatorria aipatzea zuzena eta jatorra izango litzateke, eta eskertuko dizugu.

Eta guzti hau esanda, hemen Kaixomaitia.eus-en aitortza Goiena.eus-i  lizentzia eta eskubideen gaineko politika azaltzen duen jatorrizko testua euren webgunetik hartu eta moldatu dugu eta:

goiena.eus © Goiena Komunikazio Taldea cc-by-sa: Creative Commons Aitortu-Partekatu.

Hemendik hartua: http://goiena.eus/honi-buruz/lizentzia-eta-eskubideen-gaineko-politika

Lege Ezargarria

Baldintza orokor hauek espainiar estatuan indarrean den araudiaren arabera eraenduko, interpretatuko eta ezarriko dira eta honako baldintzekin sortzen den auzi oro ezagutzeko, Donostiako Epaitegiak edo izango dira eskudunak.