Aholkuak
Kaixomaitia.eus web zerbitzu publikoa den heinean, kontu izan zure datu pertsonalak edo/eta kontaktu datuak (telefonoa, e-posta, helbidea…) publiko egitearekin, edo eta beste pertsona ezagutu aurretik datu hauek jakinaraztearekin (e-postaz ala telefonoz). Ez jarri datu hauek zure “Deskribapena” edo eta “Bila Nabil” ataletan.
Kaixomaitia.eus-en ezin dugu ziurtatu bertan harpidetzen den erabiltzaile oro berak dioena den ala ez, beraz erabilzaile batekin hitzordua egin aurretik eskatu argazki berriak, jar zaitez harremanetan e-postaz eta hitzegin ezazu telefonoz berarekin ahal dela.
Hitzordua egunez egitea komenigarria da.
Hitzordua leku publiko batean egin ezazu eta jakinerazi iezaiozu familiakide edo eta lagunen bati non eta norekin duzun hitzordua. Egoeraz erabat ziur ez bazaude, joan zaitez hitzordua duzun lekura lagunen batekin.
Erabat eroso sentitu bitarte ez iezaiozu jakinarazi non bizi zaren.